Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968). Informazio Zientzietan lizentziaduna eta Antropologiako ‘Kulturak Aldaketan’ masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntzaren, generoaren, kulturaren eta komunitatearen arteko loturak dira bere ikergai nagusiak. Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritu da kazetari. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean irakasle izan zen, eta fakultate bereko Sorguneak ikerguneko kide. Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika (Euskal Editorea, 2004) liburuaren egilea da, eta baita Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia banarena ere. Egun Jakin aldizkariaren zuzendaria da. Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskara (Susa, 2019; Idurre Eskisabelekin batera) da bere azken liburua.