Pentsamenduaren dibulgazioa eragin nahi du, oinarrizko testu eta irakurgaiak sortuz. Giza zientzietako, filosofiako eta pentsamenduaren historiako autore eta auzien aurkezpena eskaintzea da sailaren xedea.
Jakineko harpidedunek DESKONTUA izango duzue erosketa eskaria honako helbidean eginez gero: jakinkide@jakin.eus
Bilduma: Jakin Irakurgaiak | Zenbakia: 51 | Data: 2023
Egilea: Joxe Azurmendi
Oharrekin eta gogoetez osatutako liburua da hau. Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean daraman ekipajea ez da nolanahikoa: pentsamenduaren eta literaturaren klasikoak eta modernoak, arkitekturarako afizioa, historiaren epe luzeko ikuspegia eta erudizio kultural erraldoia. Oihartzun horiekin guztiekin garamatza orain Shakespeare irakurtzera, gero Okzitaniaren historiara eta hurrena Italiako errepubliketara, Erdi Aro eta Errenazimendutik hasi eta Modernitatean zehar. Besteak beste, testua gonbidapen bat da Europaren historia kulturala berrirakurtzeko, nazioa XIX. mendeko nazio estatuaren eredutik harago ulertu eta izan dituen erabilera zabalagoak aintzat hartuta.
Eskuragarri da Joxe Azurmendi filosofo eta idazlearen azken liburua: Europa bezain zaharra. Topoi nazional eta nazionalistak Erdi Aroa eta Ernazimentua ezkero. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak agertu moduan, «nazionalismo europarren sustrai kulturalak» arakatu eta aztertzen ditu testuak. Liburua apailatzeaz eta hitzaurreaz arduratu den Haritz Azurmendi kideak, «ariketa humanista» gisa deskribatu du, «oraintxe katedral gotikoetako arkitekturaz, gero Shakespeareren lanak umorez eta ironiaz iruzkinduz, hurrena antzinako izkribu batek Errenazimentura eta handik aurrera egindako bidea kontatuz… dena grazia eta pasio».
Egilea: Joxe Azurmendi
Argitaratzailea: Joxe Azurmendi
Egilea:
Francisco Suárez
Sarrera eta itzulpena:
Andres Urrutia