Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 235

Jakin 235
Erlazionatutako albistea

20 idazle eta artista kulturak eman duenari begira

Jakin 2020-01-13

Berri Txarrak taldearen agurra izan da 2019ko kultur mugarrietako bat. Horregatik, Gorka Urbizu Ruiz taldeko musikariaren gogoetak jaso nahi izan ditu Jakinek urteak kultur esparruan eman duena aztertzeko osatu duen 235. zenbaki berezian. Guztira, baina, 20 begirada jasotzen ditu aldizkariak: Beñat Gaztelumendi Arandia, Peru Iparragirre, Eneritz Artetxe Aranaz, Alberto Barandiaran Amillano, Miren Rubio Iturria, Josevisky, Aiora Sampedro Alegria, Antton Olariaga, Leire Palacios Egiguren, Xabier Gantzarain Etxaniz, Txakur Gorria, Maialen Goñi Balentziaga, Libe Mimenza Castillo, Diego Pallés, Eider Eibar Zugazabeitia, Arrate Rodriguez Martin, Loinaz Lekuona Izagirre eta Nerea Unanue Otxoantezanarenak.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, 2019ko kultur balantzea egin dute Gorka Urbizu Ruiz, Alberto Barandiaran Amillano, Miren Rubio Iturria, Peru Iparragirre, Antton Olariaga, Txakur Gorria, Eneritz Artetxe Aranaz, Diego Pallés, Josevisky, Beñat Gaztelumendi Arandia, Aiora Sampedro Alegria, Arrate Rodriguez Martin, Leire Palacios Egiguren, Loinaz Lekuona Izagirre, Xabier Gantzarain Etxaniz, Eider Eibar Zugazabeitia, Maialen Goñi Balentziaga, Nerea Unanua Otxoantezana eta Libe Mimenza Castillok. Liburuak sailean, 2017ko euskal liburugintza aztertzen du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik).

GAI NAGUSIA: EUSKAL KULTURA 2019

Okeyish

Berri Txarrak taldearen hogeita bost urteko ibilbidea amaitu berritan, Gorka Urbizu Ruizek hizkuntza, kultura eta bereziki musika bizi, ulertu eta zabaltzeko berezko modu baten inguruan egiten du gogoeta.

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2017

Joan Mari Torrealdaik 2017an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du: liburu produkzioaren zifren iturriak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertoko argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Izan zaitez Jakinkide Harpidetu