Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 251

Jakin 251
Aldizkaria Erosi
PDF 7.16 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, 2040ko Euskal Herriko demografiaren, lurraldearen, zaintzaren eta hizkuntzaren prospektiba jorratzen dute Imanol Esnaola Arbiza, Jule Goikoetxea Mentxaka, Felix Arrieta Frutos, Garikoitz Goikoetxea Etxeberria eta Itsaso Olaizola Azurmendik.

GAI NAGUSIA: EH2040: DEMOGRAFIA, ZAINTZA ETA HIZKUNTZA

Euskal demografia lurraldean: zer dio prospektibak?

Euskal Herriaren geroa nolakoa izango den galdetzeak jarrera aktiboa eskatzen du, nolakoak izan nahi dugu? Iraganeko erabaki arrotzen ondorioak nozitzen ari garen honetan (hazkunde demografikoaren ondorioak, lurralde desorekak...), etorkizunean izan nahi dugunaren oinarriak jartzea dagokigu, baina ez gara bakarrak izango.

Espazioaren produkzioa: hiria, familia, utopia

Espazioaren produkzioaren eta ongizatearen arteko lotura aztertzen da. Espazio neoliberal eta patriarkalaren sorkuntza zer den azaldu eta espazio emantzipatzaileak ekoizteko bideak, metodoak eta utopiak plazaratzen dira.

Gizarte zerbitzu sistematik zaintza sistemara: trantsizio baterako gakoak

Pandemia ondorengoak zaintzaren beharraren inguruan marraztutako kontsentsu zabala aztertu eta egun indarrean dagoen gizarte zerbitzuen sistematik benetako zaintza sistema batera iragateko eman beharreko pauso eta aukerak deskribatzen dira.

Euskara: ezagutza ez da nahikoa izango

Euskararen azken hamarkadetako bilakaera eta gaur egungo egoera oinarri hartuta, 2040rako norabidea eta eragiteko gako nagusiak aztertzen dira.

Demografia, lurraldea eta zaintza hizkuntza-ekologiaren begiradatik

Garapen eredua eta hizkuntza garapena lotuz, euskararen aldeko testuinguru fisiko eta sozialen balioan jartzen da azpimarra. Lurralde bizigarria euskaraz eta euskaratik eraikitzea zergatik den estrategikoa hausnartzen da, eta, hizkuntza-ekologiaren begiradatik, demografia, lurraldea eta zaintza aldagaiekiko erronka/galdera/aukerak identifikatzen dira.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu