Asteartea, 2024ko apirilak 16
Gora joan

Jakin 260

Jakin 260
Erlazionatutako albistea

Jakin 260: Joana Idiart Davanti elkarrizketa

Jakin 2024-02-21

Historia bizia sailean, Joana Idiart Davant kultur eragilea elkarrizketatu du Ainize Madariaga Muthularrek. Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean aipatu bezala, «mundu zahar eta berriaren arteko lekuko eta eragile» izan denak Euskal Herriaren historiari ispilu bat eskaintzen dio bere bizitzaren historiarekin.
 
Bestetik, Gaiak sailean, Zestoako Zaintza Ekosistema osatzen duten agenteen diskurtso eta iruditeriak aztertu dituzte Alaitz Uriarte Goikoetxea eta Maider Barañano Uribarrik.
 
Ohi bezala, Egunen gurpilean saileko artikuluek eta kontrazalak osatu dute zenbakia.

Aldizkaria Erosi
PDF 11.50 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Historia bizia sailean, Joana Idiart Davant kultur eragilea elkarrizketatu du Ainize Madariaga Muthularrek. Gaiak sailean, Zestoako Zaintza Ekosistema osatzen duten agenteen diskurtsoak aztertu dituzte Alaitz Uriarte Goikoetxea eta Maider Barañano Uribarrik.

HISTORIA BIZIA

Joana Idiart Davanti elkarrizketa

Joana Idiart Davant kultur eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Amendüzen; gerra garaia eta alemanekin harremanak; Pariseko egonaldia: Pariseko Euskal Etxearen sorreran eta bilakaeran parte hartzea; Euskal Herrira itzulita, Euskaldun Gazteria elkarteko koordinatzaile eta Gazte aldizkariaren zuzentzaile gisa egindako borroka eta lana; emazteen arteko elkartasunaren eta abortatzeko eskubidearen aldeko lana; Emazteek Diote kooperatibaren eta Hazparneko Ezkia Ikastolaren sorreran parte hartzea...

GAIAK

Zer da zaintza? Imajinazio ariketa bat

Zestoako Zaintza Ekosistema osatzen duten agenteen diskurtsoak aztertzen dira, zehazki zaintzaren inguruko diskurtso eta iruditeriak, definizio partekatuetara dimentsio eta begirada ezberdinetatik iristeko ezinbestekotasuna nabarmenduz.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu