2018ak eman duenari erreparatuz osatu du Jakinek 229. zenbakia. Hausnarketa librean nahiz diziplinaka, hamar lagunek osatu dute kultur kronika. Sustrai Colina eta Izaro Ieregi sortzaileek idatzi dituzte testu nagusiak. Laburrago, librean jardun dute Alberto Barandiaran eta Nora Alberbide kazetariek; eta diziplinaka, berriz: Maite Berriozabal bertsolaritzaz, Xabier Gantzarain arte plastikoez, Ines Arrue Unanue zinemaz, Oier Guillan antzerkiaz, Peru Iparragirre literaturaz eta Gorka Erostarbe musikaz. Guztiak Txakur Gorria, Adur, Axpi, Dani Fano, Diego Pallés, Eider Eibar eta Paula Estevezen irudi-balantzeekin osatuta.
Kultur kronikaz gaindi, Garazi Arrula Ruizek itzulpengintzari eta identitatearen auziari heldu dio Gaiak sailean.
Gai nagusia sailean, 2018ko kultur balantzea egin dute Izaro Ieregi, Sustrai Colina, Nora Arbelbide, Alberto Barandiaran, Txakur Gorria, Adur, Maite Berriozabal, Xabier Gantzarain, Axpi, Dani Fano, Ines Arrue Unanue, Diego Pallés, Oier Guillan, Eider Eibar, Peru Iparragirre, Gorka Erostarbe eta Paula Estevezek. Gaiak sailean, itzulpenean eta itzulpenaren bitartez identitatea nola berrinterpretatzen ahal den aztertu du Garazi Arrula Ruizek.
Artean egon diren gorputzaren lerradurei buruzko hurbilketa bat egiten da. Modu horretan, arteak bizi garen garaietarako subjektibotasun berri baterako eskaintzen dizkigun posibilitateetan murgiltzen da.
Kulturari eta identitatearen eraikuntzari buruz egiten da gogoeta. Izan ere, ezer, inor, ez da ez (bere) ustez dena ez izan nahi duena soilik. Botereak, bortxak, memoriak, etorkizunak eta konbentzioek zizelkatzen dute identitatea. Horregatik da kultura eguneroko bizitza.
Itzulpenean eta itzulpenaren bitartez identitatea nola berrinterpretatzen ahal den aztertzen da, literatura lan baten eta horren autoitzulpenaren kasu azterketan oinarriturik. Horretarako, teoria psikosozialetatik abiatzen da, azterketa enpirikoari marko teorikoa jarri asmoz.