Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 243

Jakin 243
Erlazionatutako albistea

Jakin 243: Gazteak eta politika

Jakin 2021-05-11

EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak, gazteen parte hartze politikoari buruz egindako ikerketa bildu du artikulu batean Andoni Olariagak testuinguratze soziohistoriko bat egin dio gaiari Parte hartze politikoaren bost esperientzia jarri ditu elkarrizketan Ander Barandiaranek, bost lekukotzaren bidez: Aitana Agirre (EGI), Iñigo Etxezarreta (LGTBIQ+), Izar Hernando (Ernai), Unai Martinez (GKS) eta Naiara Rodriguez (mugimendu feminista)

Aldizkaria Erosi
PDF 9.76 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, gazteen parte hartze politikoari buruzko ikerketa aurkeztu dute EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko Ane Larrinaga Renteria, Iker Iraola Arretxe, Onintza Odriozola Irizar, Mila Amurrio Velez, Julen Zabalo Bilbao eta Maddalen Epelde Juaristik. Bestetik, Andoni Olariaga Azkaratek egungo krisi garaion testuinguru historiko, filosofiko eta politikoa aztertu du; eta Aitana Agirre, Iñigo Etxezarreta, Izar Hernando, Unai Martinez eta Naiara Rodriguez gazteen konpromiso politikoaz aritu dira.

GAI NAGUSIA: GAZTEAK ETA POLITIKA

Oraingo gazteak axolagabe? Gazteen eta politikaren arteko harremanak aztergai

Gazteen eta politikaren arteko harremana modu askotan irudikatu da garaiaren eta ingurune sozialaren arabera. Aldi batzuetan, gazte erreboltariak izan dira nagusi irudikapen sozialean. Gaur egun, ordea, badirudi gazte axolagabe eta indibidualisten estereotipoa zabaldu dela gure artean. ‘Gazteriaren’ ikuspegi unibokoa ematen duten errepresentazioak alde batera utzita, artikuluan teknika kualitatiboak erabiltzen dira Hego Euskal Herriko era askotako gazteek bizi izan duten sozializazio politikoa aztertzeko. Hortik abiatuta, eta gazteen beraien kontakizunak aintzat hartuta, gazte horietako batzuek gaur egun politikari ematen dizkioten esanahiak eta esparru politikoan gauzatzen dituzten praktikak zehazten dira.

Garai baten mugetan

Garai postmodernoetako krisiak dira aztergai, ikuspuntu historikoa, filosofikoa eta politikoa uztartuz, Euskal Herriko begiradatik. Modernitate ostearen ajeak eta mitoak aztertzen dira, eta horiek egungo belaunaldi berrien eztabaidetan duten eragina.

Konpromisoa krisi garaiotan. Aitana Agirre, Iñigo Etxezarreta, Izar Hernando, Unai Martinez eta Naiara Rodriguez

«Zer jakinen dute gazteek?». Ez omen zaie ezer inporta, ez omen daude gizarteko gaiei buruz erabakiak hartzeko prest. Zer izanen dute, beraz, esateko? Bada, badute esateko ugari. Gizarteaz, gazteriaz eta horren parte hartze politikoaz. Horren inguruko analisi zabala egiten dute EGIko Aitana Agirrek, LGTBIQ+ mugimenduko Iñigo Etxezarretak, Ernaiko Izar Hernandok, GKSko Unai Martinezek eta mugimendu feministako Naiara Rodriguezek.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu