Asteazkena, 2018ko uztailak 18
Gora joan

Jakin 224

Jakin 224
Aldizkaria Erosi
PDF 15.47 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Historia bizia sailean, Argitxu Noblia Richard kultur eragilea elkarrizketatu du Amagoia Gurrutxaga Urangak. Elkarrizketa osatuz, Noblia Richarden ibilbideari lotutako alor batzuk jorratu ditu Xan Airek (Seaskaren egungo eta etorkizuneko erronkak).
Erlazionatutako albisteak

Argitxu Noblia Richard mediku eta Seaskako sortzailearen bizipenak jaso ditu Jakinen 224. zenbakiak. Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak elkarrizketatu du. Horri josiz, Xan Aire Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzaileak Seaskako erronkei buruz osatu du artikulua.

HISTORIA BIZIA

Argitxu Noblia Richardi elkarrizketa

Argitxu Noblia Richard kultur eta politika eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Angelun; ikasketak herrian eta Bordelen; medikuntza ikasketak Bordeleko unibertsitatean, eta euskal ikasleen mugimenduarekin lehen harremanak; Enbata mugimenduaren sorrera eta parte-hartzea; mediku langintza Baionan; familia bizitza, bi senar eta sei seme-alabarekin; Seaskaren sortzailea eta 1969an elkartearen lehenengo lehendakaria; Seaskaren hasierako urteetako barne eta kanpo zailtasunak; Ipar Euskal Herriko hainbat kultur egitasmoren sorreran parte hartzea: Elkar, Gure Irratia, Sokoa enpresa, GFAM Lurra laborari elkartea...; ibilbide politikoa: 1989an Henri Grenet auzapezaren zerrendan Baionako Kontseiluko hautetsia, 1997an EAJko kidea eta 2008an Ipar Buru Batzarreko lehendakaria, 2012tik EAko kidea; Bakea Bai elkartearen sortzailea...

Osorik irakurri

Hezkuntza eta Hizkuntza: osotasun baten bila

Seaskaren orainetik abiatuz, etorkizuneko erronkak iradokitzen dituzten apunteak eskaintzen dira, euskaratik hezkuntzara, ahozkotasunetik Euskal Baxora, proiektu burujabe osoagoa gizarteratzeko asmoz.

Osorik irakurri
Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu