Bilduma honek XX. eta XXI. mendeko euskal pentsalari eta kulturgileen lana ezagutzera eman nahi du, egilekako eta gaikako antologiekin, sinetsita baikaude eskuz esku eta ahoz aho dabilen pentsamenduak baino ez duela aurrera egiten. Mundua gure esperientziatik pentsatzen jarrai dezagun. Jakin Fundazioak eta UPV/EHUk lankidetzan osatu dute bilduma.