Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 232

Jakin 232
Erlazionatutako albistea

Jakin 232: Txillardegiz, herri mugimenduen parte hartzeaz, euskal rapaz eta musika eta teknologiaz

Jakin 2019-06-23

Lau begirada diferente jasotzen ditu artikulu soltez osatutako Jakinen 232. zenbakiak. Txillardegi eta 56ko belaunaldia postmodernitatearen lehen zantzuetan kokatu ditu Alaitz Aizpuru pentsalariak. Andere Ormazabal EHUko irakasleak, bestalde, ezkerreko gobernuen eta herri mugimenduen harremanei begiratu die Gipuzkoako Bildu koalizioaren agintaldiari erreparatuz. Musikari lotuta datoz, aldiz, Eric Ditxarri artista eta antropologoa, eta Lorea Argarate musikari eta ingeniaria. Euskal rapaz osatu du artikulua Ditxarrik, eta Argaratek musikaren eta testuinguruaren harremana aztertu du.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: postmodernitatearen eta postkolonialismoaren zantzuak '56ko belaunaldiaren' eta Txillardegiren pentsamenduan (Alaitz Aizpuru), herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen arteko harremanak eta Gipuzkoako 2011-2015 agintaldiko esperientzia (Andere Ormazabal), euskal raparen azterketa antropologiko-historikoa (Eric Ditxarri) eta testuinguru teknologikoak musika sorkuntzan duen eragina (Lorea Argarate).

GAIAK

Txillardegi, postmodernitatea eta postkolonialismoa

Postmodernitatea deitzen denaren zantzuak euskal letretan jada 50eko hamarkada bukaeran eta 60koaren hastapenetan agertu zirela argudiatzen da. Pentsamendu aldaketa hori, neurri handi batean, gerren osteko belaunaldia edo ‘56ko belaunaldia’ deitu ohi zaionaren eskutik etorri zen, eta hor Txillardegiren pentsamenduak ezinbesteko garrantzia izan zuen.

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen ezinak eta eginak. Gipuzkoako esperientzia (2011-2015)

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen arteko harremanak aztertzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko (2011-2015) gobernantza sareen kasua abiapuntu hartuta.

Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoaren hazia

Euskal raparen historia idazteari ekiten zaio. Izan ere, punkaren, metalaren eta rock erradikalaren ondotik, rapa Euskal Herriko musika alternatiboen eszenan bere lekua ari da egiten. Euskal raparen mugimendua ikertzea oso garrantzitsua da aldaketa politiko-sozialek eta estetika musikalaren birmoldatzeak dituzten bide paralelo eta gurutzatuak ulertu eta sakontzeko.

Musikaren denbora makina

Denboraren makinan sartu eta historian zehar bueltatxo bat ematen da testuinguruak musikan izan duen eragina ikusiz. Etorkizunari ere begiratzen zaio.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu