Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 252

Jakin 252
Erlazionatutako albistea

Euskal Unibertsitatea: auziak eta erronkak

Jakin 2022-11-24

UEUren 1975eko batzar nagusiak Euskal Unibertsitatea nazional, herritar eta euskaldun gisa definitu zuenetik, sarritan azaleratu da horren inguruko eztabaida JAKIN aldizkarian. Horren erakusle, 1977an gaiari eskaini zitzaion monografikoko sarreran Jakin Taldeak idatzia dakar gogora orain, Agirre zuzendariak: «Euskal Herriak bere kinka historiko larrienetan, bere nortasunari eusteko eta bere etorkizuna irekitzeko, bere Unibertsitatearen premia nabari du». Estrategikotasun eta ezinbestekotasun horren jakitun, gaurko begiradatik proposatzen du galdera Agirrek: «unibertsitate (sistema) nazionala lortu da? Herritarra da  unibertsitatea? Euskalduna?». Horri buruz gogoetan jarri ditugu hamabi aditu.

Aldizkaria Erosi
PDF 11.05 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, Euskal Unibertsitatearen auziez eta erronkez egin dute gogoeta Ane Sarasua Aranberri, Kepa Sarasola Gabiola, Iñaki Goirizelaia Ordorika, Roldan Jimeno Aranguren, Eneko Bidegain, Jone Goirigolzarri Garaizar, Xabier Landabidea Urresti, Mari Luz Esteban, Ane Larrinaga Renteria, Ekai Txapartegi Zumeta, Anjeles Iztueta Azkue eta Karmele Artetxe Sanchezek.

GAI NAGUSIA: EUSKAL UNIBERTSITATEA: AUZIAK ETA ERRONKAK

Karlos Santamariaren bidetik urrats bat egiteko proposamena

Azken 50 urteetan euskarak urrats nabarmenak egin ditu unibertsitatean, ezinezkotzat jotzen zena lortu dugu. 2022an Euskal Unibertsitatea eraikitzeko bidean, unibertsitateen arteko lankidetzan, urrats kualitatibo esanguratsua izan daiteke euskarazko online unibertsitatea sortzea.

Euskal Unibertsitatea ala Euskal Herriko Metabertsitatea?

Munduan zehar sortzen ari diren metarbertsitateek (metaverse + university = metaversity) erabat aldatuko dute egungo unibertsitate eredua. Gure kezka nortasun digitala garatuko duten mundu osoko eta euskal gazteentzat unibertsitate eredu berri eta erakargarria sortzea izan behar da, Euskal Herriko Metabertsitatea, non euskarak unibertsitate mailako hizkuntza izaten jarraitu behar duen.

Euskal Unibertsitateaz hausnarketa bat Nafarroako periferiatik

Nafar ikuspegi batetik, Euskal Unibertsitatearen helburua lortzeko gaur egun dauden arazoei buruzko hausnarketa egiten da, eta unibertsitate hori eraikitzeko bide posibleren bat aipatzen da.

Euskal Unibertsitatearen zutabeak

Euskal Unibertsitatea euskarazkoa, Euskal Herri osokoa eta euskal ikuspegiko edukiak ematen dituena izango dela adierazten da.

Euskal Unibertsitatea 2022: loreak arrakaletan

Zertan gaude hurbilago eta zertan urrunago UEUk Euskal Unibertsitatearen hipotesia duela mende erdi formulatu zuenetik? Iragana, oraina eta geroa elkar lotuta aztertzen dira artikuluan, hipotesia eguneratzeko aukeraren alde egiteko.

Unibertsitatea, feminismoa eta ‘belar txarren’ eredua

Unibertsitatearen eta feminismoaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten da, bi norabidetan: batetik, indarrean diren praktika zehatzak aztertzen dira, hau da, berdintasun-politiken eta irakaskuntza eta ikerkuntza arloan bultzatzen ari diren egitasmoak; bigarrenik, unibertsitatearen eta politikaren inguruko imajinarioekin zerikusia duen bestelako ikuspegi bat defendatzen da: ‘belar txarren’ eredua, egungo planteamendu ekologista batzuetan oinarrituta.

Unibertsitateen doikuntza neoliberalismoaren garaian

Orain hamarkada batzuk Udako Euskal Unibertsitateak aldarrikatu zituen helburuen harira, harrez geroztik unibertsitateek –bereziki publikoek– bizi izandako zenbait aldaketaren inguruko gogoeta egiten da. Arreta berezia jartzen da ezagutzaren ekonomiak eta unibertsitateen nazioartekotzeak eragindako ezagutzaren pribatizazio prozesuetan.

Errealitate krisiei aurre egiteko unibertsitatea

Unibertsitaterik gabeko herria duela gutxira arte, Euskal Herriaren ahultasun epistemikoak ondorio kezkagarriak ekarri dizkigunez, unibertsitatearen ikuspegi dinamikoa eta funtzionala proposatzen da, hortik irudikatzeko xxi. mendeko errealitate krisiei herri gisa aurre egiteko zein unibertsitate-modu litzaigukeen desiragarrien.

Euskal Unibertsitate Sistema: legea, erronkak eta etorkizuna

Ibilbide pertsonalak emandako eskarmentutik, 3/2004 Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea aztertzen da, onartu zenetik ia bi hamarkada pasatu ondoren.

Euskal Unibertsitatea behe-lainotan

Euskal Unibertsitatearen aldeko proiektua 70eko hamarkadan egituratu zenetik bost hamarkada iragan eta gero, proiektuaren agortze zantzuak antzematen dira. Egoera hori aztertu eta proiektua gaurkotzeko zenbait klabe seinalatzen dira.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu