Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan

Jakin 242

Jakin 242
Erlazionatutako albistea

Jakin 242: Pilare Baraiazarra itzalpeko erraldoiari elkarrizketa

Jakin 2021-02-22

Pilare Baraiazarra irakasle eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturria kazetariak, Jakinen Historia bizia sailean: Donostiako Santo Tomas Lizeoko eta Gros auzoko pisuko bizipenak; euskal filologia eta irakasletza ikasketak; 70etako Bilboko giro militantea: euskal kontzientziaren eta langile kontzientziaren sakontzea; materialgintza eta didaktikaren berrikuntzan egindako ekarpena; D ereduaren aldeko lana Bizkaiko Ezkerraldeko eskola publikoan... Bestetik, Alexander Gurrutxaga Muxika EHUko irakasleak Xabier Leteri buruz idatzi du artikulua, Leteren trantsizio garaiko sorkuntza aztertzeko.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Historia bizia sailean, Pilare Baraiazarra irakasle eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturriak. Gaiak sailean, Xabier Letek trantsizio garaian izandako ibilbide intelektual eta poetikoa aztertu du Alexander Gurrutxaga Muxikak.

HISTORIA BIZIA

Pilare Baraiazarrari elkarrizketa

Pilare Baraiazarra irakasle eta euskaltzalearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Meñakan; gaztetako militantzia Herri Gaztedin; batxilerra Ikaztegietan, 26 urterekin; irakasle Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Gros auzoko pisuko bizipenak; euskal filologia eta irakasletza ikasketak; 70etako Bilboko giro sozial, politiko eta kulturala: euskal kontzientziaren eta langile kontzientziaren sakontzea; materialgintza eta didaktikaren berrikuntzan egindako ekarpena; D ereduaren aldeko lana eta borroka Bizkaiko Ezkerraldeko eskola publikoan, eta lan hori egiteagatik jasandako zigorra; euskarari eta hezkuntzari lotutako bestelako ekimenak...

GAIAK

Ihesa zilegi balitz: Xabier Lete eta trantsizioko poetikak

Xabier Letek (1944-2010) trantsizio garaian (1975-1982) intelektual gisa izandako ibilbidea errepasatzen da, eta garai hartako bere poetika interpretatzeko ohar zenbait eskaini. Hortik abiatuz, gogoetarako bideak proposatzea da xede, trantsizioko giro soziopolitikoaren eta aro historiko hartako poesiaren arteko zubiak seinalatuz. Leteren obra poetikoari dagokionez, Urrats desbideratuak (1981) liburuaren ekarpen estetiko eta etikoa azpimarratzen dira.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu