Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

Jakin 227-228

Jakin 227-228
Erlazionatutako albistea

Utopia 68/18: iruditeria berrien bila

Jakin 2018-10-28

Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila Jakin Jardunaldian eztabaidatutakoa dakar orain osatuta Jakinen 227-228. zenbaki bikoitzak: utopiaren esanahiaren aldaketa aztertu dute Alba Garmendia EHUko filosofian doktoregaiak eta Eduardo Apodaka EHUko irakasle eta soziologoak; Elixabete Garmendia Lasa kazetariak Euskal Herriko 60ko utopiei erreparatu die; zaintzari eta sozioekologiari buruz osatu dute artikulua Uzuri Aboitiz Hidalgo antropologian doktoregaiak, Iñaki Barcena EHUko irakasleak eta Anaiz Agirre eta Xabier Harluxet Bizi! mugimenduko kideek; bizipen zehatzak ere gerturatzeko jaso ditugu Amaia Lasa idazleari, Begoña Zearreta adinekoen egoitzetako langileari eta Begoña Huarte ekintzaileari egindako elkarrizketak.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 23,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, 1960ko hamarkadaren amaieran Euskal Herrian zein mundu osoan aldarrikatutako utopiak egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketen begietatik aztertzeko saioa egiten dute Elixabete Garmendia Lasa, Alba Garmendia, Eduardo Apodaka, Uzuri Aboitiz Hidalgo, Iñaki Barcena, Anaiz Agirre, Xabier Harluxet, Amaia Lasa, Begoña Zearreta eta Begoña Huartek.

Izan zaitez Jakinkide Harpidetu