Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Jakin 255

Jakin 255
Erlazionatutako albistea

Jakin 255: Hizkuntza politika: auzitik jauzira

Jakin 2023-04-27

Azken hamarkadetan Euskal Herrian egin diren hizkuntza politiken azterketa dakar 255. zenbakiak.

Aldizkaria Erosi
PDF 8.90 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, XXI. menderako behar dugun hizkuntza politikaren inguruko gogoeta egin dute Malen Dominguez Zabala, Aize Otaño Lizarralde, Iñigo Urrutia Libarona, Iker Salaberria Urkizu, Dabid Anaut Peña eta Ione Josie Danjouk.

GAI NAGUSIA: HIZKUNTZA POLITIKA: AUZITIK JAUZIRA

XXI. menderako hizkuntza politika baten beharraz

Euskararen normalizazioa xede, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun birpentsatzeko garaia da, euskararen auzia politikoa baita osoki. Horretan ekarpena egitea du helburu Txillardegi Gogoeta Guneak.

Hausnarketa juridikoak hizkuntza politikaren egungo bidegurutzeaz

Hizkuntza politikaren egungo bidegurutzea aztertzen da, faktore legal eta juridikoei erreparatuz. Hizkuntza politika sostengatzen duen marko legala birpentsatu eta urrats kualitatiboak ematea ez da aukera soil bat, premia bati erantzuten baitio, jurisprudentzia bidezko mehastuetatik babesteko eta egungo gizarte premiei erantzuteko.

EAEko hizkuntza politika: egoera, korapiloak eta erronkak

EAEko hizkuntza politikaren oinarrizko azterketa eta balorazioa egiten da. Hortik abiatuta, eta egungo testuinguruak ezartzen dizkigun erronkak eta beharrak aintzat hartuta, aurrera begirako zenbait gako eta erronka mahaigaineratzen dira.

Zaila bada, ez da ezinezkoa. Nafarroako hizkuntza politikaz

Nafarroan egiten den hizkuntza politika aztertzen da, arreta bereziki Nafarroako Gobernuaren jardunean jarrita. Horretaz gain, hizkuntza politikaren inguruko bestelako gogoeta batzuk ere jasotzen dira.

Zenbaterainoko aukera dute tokiko erakundeek hizkuntza politika garatzeko?

Frantziako Konstituzioak frantsesa errepublikaren hizkuntza ofizial bakar gisa aitortzen du, baina, derrigortasunik ez ezartzeak ez du debekurik ezartzen, eta egun indarrean den lege koadroak hainbat neurri hartzeko aukera uzten du. Koadro horren baitan definitzen eta obratzen dira Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Hirigune Elkargoak eta herriko etxeek indarrean jartzen dituzten lege babesik gabeko hizkuntza politikak.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu