Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan

Jakin 233-234

Jakin 233-234
Erlazionatutako albistea

Jakin 233-234: 'Maitasuna politikoa da' monografikoa

Jakin 2019-11-12

Maitasunaren ideologiak geure buruak, harremanak eta espazioa nola eraikitzen dituen aztertu du Jakinen 233-234 zenbaki bikoitzak hamaika aditurekin: Mari Luz Esteban, Zaloa Basabe Gutierrez, Irati Mogollon Garcia... Horretaz gain, Joxe Azurmendik naziotasunaren gainean eraiki duen pentsamenduaz idatzi du Haritz Azurmendi Arrue filosofoak.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 23,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, maitasunaren ideologiak gure buruak, harremanak eta etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu dute Lorea Agirre Dorronsoro, Mari Luz Esteban, Zaloa Basabe Gutierrez, Oihane Ruiz Menendez, Irati Mogollon Garcia, Leire Milikua Larramendi, Ula Iruretagoiena Busturia, Jone Arrazola Maiztegi, Nora Salbotx Alegria, Jone Miner Aginaga eta Abaraska Etxebizitza Kooperatiboak. Bestalde, Haritz Azurmendi Arruek Joxe Azurmendiren nazio ideia aztertu du.

GAI NAGUSIA: MAITASUNA POLITIKOA DA

Maitasuna maitasuna baino askoz gehiago da

Maitasunak eta politikak zerikusi handia dute elkarrekin. Izan ere, maitasuna eraikuntza eta praktika ideologiko bat da eta jendartearen nolakotasunean eragin zuzena du, baita egiten dugun hirigintzan ere. Baina zer dio ideologia horrek? Maitasunak –elkartasuna eta zaintza– politika humanizatu eta justuago bihur lezake, baina, iruntzitara, maitasun erromantiko patriarkalak injustizia eta esplotazioa dakartza.

Maitasuna erdigunetik kanpo. Maitasun-ideologia arrozteko dekalogoa

Gure gizartean nagusi den maitasun-ideologiaren irakurketa kritiko bat abiapuntu harturik eta ideologia hori auzitan jartze aldera, maitasuna erdigunetik kanpo kokatzeko dekalogo moduko bat aurkezten da. Horrela, besteak beste, pentsamendu monogamoaren aurrean apostasia egiteko, emakume ezkongabeen historia berreskuratzeko, maitasun ez-erromantikoa fikzionatzeko, harreman afektiboen intrantsitibotasunaren ideia ereiteko edo harremanen eta espazioen artekotasunaz pentsatzeko gonbidapena egiten da.

Amatasunaren politizazioa: atzo, gaur eta bihar

Amatasunaren politizazioaren inguruko hausnarketa egiten da. Azkenengo hamarkadetan feminismotik egindako hainbat ekarpen aztertu eta etorkizunerako erronkak mahaigaineratzen dira.

Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak

Maitasunaren ideologiaren eta hirigintzaren arteko harremanak aztertzen dira, maitasunaren ideologiatik zainketen inguruko konpromisoen giza egitura berri baten bila. Horretan funtzio berriak sortzeko bidean, arkitekturan ere forma eta tresna berrien premia azpimarratzen da.

Zaintza arkitekturei hurbilpena. Etxebizitza kolaboratiboak eta zahartzaro aktibista

Jendartearen zahartze prozesuaren erronka nagusiak aztertzen dira, horien aurrean etxebizitza kolaboratiboen eta zahartze aktibistaren alternatibetan sakonduz.

Arkitektura eta sexualitatea

Bartzelonako CCCBn antolatutako 1.000 m² desira. Arkitektura eta sexualitatea erakusketaren gakoetako batzuk lantzen dira, espazioaren, ideologien eta jokabideen inguruko hausnarketen ehundurara beste hari bat gehitzeko.

Kultura afektiboaren arkitektura

Maitasunaren ideologiak gure etxe eta kaleen arkitektura zelan baldintzatu duen aztertzen da, arkitektura eta maitasunaren artean eraikitzen diren elkarguneak azaleratuz.

Emakumeak errekadutan: kalea eta elkar babesteko sareak ehuntzen

XX. mendeko merkataritzaren etnografia feminista bat aurkezten da, ekonomia, elkar babeserako sareak eta kaleen bizitza uztartuz

Haurrak herriak eraikitzen. Etorkizuneko hiritarrak vs gaurko herritarrak

Gaur den eguneko espazioaren erabilera ezbaian jartzen da, haurren kultura eta kolektibo horri zor zaion aitortza politiko eza abiapuntu delarik.

Espazio publikoa eta giza harremanak

Gure auzo eta herriak biziak, aktiboak, kolektiboak eta gertukoak izateko hirigintza-tresnetan barneratu daitezkeen irizpideak aztertzen dira. Bide horretatik, Usurbilen azken urteetan garatzen ari diren hainbat plan eta proiekturen laburpena ere jasotzen da.

Etxebizitza eredua auzitan jartzen

Donostiako Abaraska Etxebizitza Kooperatiboa proiektua aurkezten da, elkarbizitzan oinarrituz eta etxebizitzaren jabetzaren ideia auzitan jarriz, egungo bizitegi komunitario ereduari alternatiba bilatu nahi dion egitasmoa.

GAI NAGUSIA: JOXE AZURMENDIREN PENTSAMENDUA

Joxe Azurmendiren abertzaletasun kulturala

Joxe Azurmendi filosofoaren nazio ideia aztertzen da, egilearen doktore tesia oinarri hartuta. Nazionalismo Ikerketetako eztabaidak Azurmendiren obran zehar jorratutako auziekin konparatzen dira, abertzaletasun kulturalaren kontzeptuan zentratuz.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu