Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 250

Jakin 250
Erlazionatutako albistea

Jakin 250: Amaia Lasa Alegriari elkarrizketa

Jakin 2022-06-28

Gure gertuko historiaren protagonistei ahotsa ematen die Jakinek Historia bizia sailarekin. Oraingoan, Amaia Lasa Alegria idazlea eta, Lorea Agirrek definitu bezala, «poeta fundazional bat» sakon ezagutzeko aukera eman digu Amagoia Gurrutxaga
Urangak. Bide urratzaile gisa bizi izandako esperientzia eta denboraren patxadatik egindako irakurketa oparitu dizkigu Lasak, eta, Agirrek ondo nabarmendu bezala, «geure historia politiko eta kulturalaren mataza osatzen du Lasak bere bizitzaz eta bere
pentsaeraz egiten duen kontaketa biziak». Bere ibilbidearen alde ez hain ezaguna agertu digu, a-e-i-o-u berri hari beste oihartzun bat gehitu diona.
Bestetik, Maider Eizmendi Iraola EHUko irakasleak emakume zientzialariek Berria-n duten presentzia ikertu du, kopurua zein nolakotasuna zainduz.
Gainera, Xabier Eizagirre Gesalaga Jakineko erredakzio buruak 2020ko liburugintza aztertu du.

Aldizkaria Erosi
PDF 10.55 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Historia bizia sailean, Amaia Lasa Alegria idazlea elkarrizketatu du Amagoia Gurrutxaga Urangak. Gaiak sailean, emakume zientzialari eta akademikoen presentzia mediatikoa eta horien inguruan transmititzen den mezuaren ezaugarriak aztertu ditu Maider Eizmendi Iraolak. Liburuak sailean, 2020ko euskal liburugintza aztertu du Xabier Eizagirre Gesalagak.

HISTORIA BIZIA

Amaia Lasa Alegriari elkarrizketa

Amaia Lasa Alegria idazlearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Getarian; Magisteritza ikasketak Donostian; Zeruko Argia-rako idazlanak; 60ko hamarkadako lehen poesia aleak; 60ko eta 70etako giro sozial, politiko eta kulturala; emakumearen eta sexu askatasunaren aldarria eta feminismoaren eztanda; Ez Dok Amairurekin eta Joxean Artzerekin izandako harremana; familia bizitzaren eta emakume sortzaile izatearen arteko talkak; irakasle lanak ikastolan zein hezkuntza publikoan; Nikaraguako egonaldia eta iraultza sandinista...

GAIAK

Emakume zientzialarien protagonismoa eta rola komunikabideetan

Emakume zientzialari eta akademikoen presentzia eta horien inguruan transmititzen den mezuaren ezaugarriak ikertu dira Berria egunkarian, estereotipoen presentzia eta jorratzen dituzten diziplinek zeresanik duten aztertzeko.

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2020

2020an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da: ohar metodologikoak; liburu produkzioaren zifren iturriak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertako argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu