Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 236

Jakin 236
Erlazionatutako albistea

Jakin 236: Amuriza Amurizari begira

Jakin 2020-02-24

Xabier Amuriza idazle, bertsolari eta ekintzailearen bizipenak jaso ditu Jakinen 236. zenbakiko Historia bizia sailak. Modu oso berezian, gainera, Miren Amuriza alaba eta sortzaileak egin baitio elkarrizketa. Bestetik, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleak elkarrizketatu ditu Miren Rubio Iturria kazetariak idazleen konpromisoez eta autonomiaz jarduteko.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Historia bizia sailean, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea elkarrizketatu du Miren Amurizak. Gaiak sailean, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleek autonomia literarioaz eta konpromisoaz duten ikuspegia aztertu du Miren Rubio Iturriak.

HISTORIA BIZIA

Xabier Amurizari elkarrizketa

Xabier Amuriza bertsolari eta idazlearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Etxanon; ikasketak Zornotzan eta Derioko seminarioan; Gizaburuagan abade; 60ko hamarkadako politika eta kultur mugimenduak: lehen atxiloketa eta Gogor mugimenduko apaizen itxialdia; zazpi urteko espetxealdia Zamorako apaiz kartzelan; militantzia politikoa Herri Batasunan: Gernikan Espainiako erregeari Eusko gudariak abesten; Egin-en sorrera eta kazetaritza eta zutabegintza lanak; 1980 eta 1982ko bertsolari txapelketako garaipena eta bertsolari ibilbidea: bertso saioak, eskolak, liburuak, diskoak...; literatur idazle ibilbidea; bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetak...

GAIAK

Idatzi munduari lotzeko. Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe autonomia literarioaz eta konpromisoaz

Hiru hamarkada pasatu dira Txillardegi eta Bernardo Atxagak idazlearen funtzioaz eta literatur jardunaren autonomiaz izandako eztabaida mugarritik. Aldaketa soziopolitiko eta kultural esanguratsuak izan dira geroztik, eztabaida bera birkokatzeko adinakoak. Aldaketa horietan ondutako Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleen iritziak eta bizipenak jasotzen dira idazlearen konpromisoez, betebeharrez, kontzientziaz zein zapalketez.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu