Euskal kultur kontsumoaz Elkar Fundazioak Siadeco Ikerketa Elkarteak ateratako argazkia begirada zorrotzez behatu dute Josu Amezaga, Gorka Arrese, Arantxa Iturbe, Olatz Osa eta Joxemari Sorsek Jakinen 226. zenbakian. Datuetatik haratago jotzeko. Beste hainbeste egin du Joan Mari Torrealdaik 2016ko liburu ekoizpenaren ikerketarekin.
Gai nagusia sailean, euskarazko kultur kontsumoari buruz Siadecok egindako ikerketaren harira, haren mugak eta aukerak aztertzen dituzte Juanjo Allur Dorronsoro, Joxemari Sors, Josu Amezaga, Arantxa Iturbe, Gorka Arrese eta Olatz Osak. Liburuak sailean, 2016ko euskal liburugintza aztertzen du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik).