Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 230

Jakin 230
Erlazionatutako albistea

Jose Ramon Etxebarria, hegaldi luzeko 'txepetxa'

Jakin 2019-03-06

Gure historia hurbilari leku egiteko Jose Ramon Etxebarriaren elkarrizketa sakona jaso du Jakin aldizkariaren Historia bizia sailak. Zentral nuklearren borroka, euskarazko materialaren idazketa, Espainiako erregearen kontrako Gernikako protesta, EHUko pankartako mugimendua... ezinbesteko memoria ariketa.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Historia bizia sailean, Jose Ramon Etxebarria irakasle, fisikari eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturriak. Gaiak sailean, Jexux Larrañaga Arriolak "neuro" aurrizkiaren inflazio kulturala aztertu du, bere eragina hezkuntza-kulturan kokatuz.

HISTORIA BIZIA

Jose Ramon Etxebarriari elkarrizketa

Jose Ramon Etxebarria irakasle, fisikari eta euskaltzalearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Gernikan eta Eibarren; ingeniaritza ikasketak Bilbon; soldaduska Cadizen eta Gasteizen; herri mugimenduekin lehen harremanak; lehen idazkuntza eta alfabetizazio prestakuntza Anaitasuna aldizkarian; fisika irakasle Zientzia Fakultatean; euskarazko apunte eta testuliburuen sortze lanak Saioka egitasmoan eta UEUn, besteak beste; militantzia politikoa eta Guardia Zibilaren torturak La Salven; zentral nuklearren aurkako borroka; Xabier Amurizaren bertso ikasle; Gernikan Espainiako erregeari Eusko gudariak abesten; lan politikoa Herri Batasunan; Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslego propioaren figura sortzeko borroka luzea...

GAIAK

Neurozientzien diskurtso eragina hezkuntza-kulturan: liluratik harago

Berrikuspen honek diskurtso zientifistaren norabide bakarreko egien ustezko neutraltasunaz dihardu. ‘Neuro’ aurrizkiaren inflazio kulturala aztertzen du, bere eragina hezkuntza-kulturan kokatuz.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu