Asteartea, 2024ko apirilak 23
Gora joan

Jakin 223

Jakin 223
Erlazionatutako albistea

Jakin 223: Euskal kultura 2017

Jakin 2018-01-08

2017ak eman duenak balio du hasi berri dugun urteari begiratzeko. Erronkak zehazteko. Horregatik, euskal kulturaren urteko balantzea egiteko eskatu die Jakinek Olatz Beobide​, Miren Rubio, Itziar Ugarte Irizar​, Jon Eskisabel​, Kattalin Miner​, Galder Perez​, Iratxe Retolaza, Maialen Goñi​ eta Xabier Landabideari. Gainera, urtea irudietara ere ekarri dute Adur, Aritz Irigoien, Axpi Ilustrazioa​, Exprai​, Diego Pallés eta Patxi Gallego marrazkilariek.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, 2017ko kultur balantzea egin dute Olatz Beobide, Miren Rubio, Itziar Ugarte, Kattalin Miner, Axpi, Aritz Irigoien, Jon Eskisabel, Iratxe Retolaza, Adur, Exprai, Haizea Barcenilla, Galder Perez, Diego Pallés, Maialen Goñi, Patxi Gallego eta Xabier Landabideak. Gaiak sailean, euskal hedabideen etorkizuneko erronkei buruz egin du gogoeta Alberto Barandiaranek.
GAI NAGUSIA: EUSKAL KULTURA 2017

Amaia da hasiera

Olatz Beobidek antzerkiaren eta ikus-entzunekoen esparruaren errealitateaz egiten du gogoeta, sektoreari eta lanbideari lotutako hainbat auziren inguruan: langileen lan baldintzak, euskarazko ekoizpenen zailtasunak, euskal antzerkiaren dokumentazio zentroaren eta artistaren estatutuaren egitasmoak, euskal zinemaren egoera, telebistako euskarazko ekoizpena eta formatu berrien erronka...

Dantzan jarraitzeko. 2017ko iruditeriaren arrastoan zenbait adibide

Miren Rubiok 2017ko zenbait urtemuga eta gertakari aukeratu ditu gure burua irudikatzeko ditugun ikur eta lekuez jarduteko: Guernica koadroa, Guggenheim museoa, Arriaga antzokiaren Obabakoak ekoizpena, Kukai dantza taldea... Adibide horien bidez identitatea eraikitzeko ditugun zailtasun eta moduak uzten ditu agerian. Konplexuak eta aukerak.

Zuloaren luizia

Itziar Ugartek gogoeta egiten du euskal kulturgintzari buruz, urtean zehar izandako hainbat gertakarik akuilatuta: kulturaren transmisioaz, memoriaren eta errelatuaren auziaz, euskal kulturak jasaten dituen mespretxuaz eta euskarak eta kulturgintzak nazioa biltzeko izan dezaketen garrantziaz.

GAIAK

Euskal hedabideak, etorkizun bila

Euskal hedabideak urterokotasunaren urduritasuna gainditzeko lagunduko dien itun bila ari dira administrazio publikoekin, eta mahai iraunkorra finkatuta dago GFArekin eta HPSrekin. Hainbat adostasun ere lortu dituzte hedabideek. Hurrengo hilabeteak giltzarri izango dira 2019tik aurrera beste lankidetza esparru berri bat eraikitzeko. Artikulu honetan azaltzen dira lortutako adostasunak eta konbentzimenduak.

Izan zaitez Jakinkide Harpidetu