Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan

Jakin 231

Jakin 231
Erlazionatutako albistea

Jakin 231: Bertsoari neurria hartzen

Jakin 2019-05-12

Bertsozale Elkarteak eta EHUko Harkaitz Zubiri eta Xabier Aierdi soziologoek burututako ikerketa soziologikoa abiapuntu hartuta, bertsoari neurria hartu nahi izan dio Jakinek monografikoarekin. Harkaitz Zubirik berak laburbildu ditu ikerketako datuak eta bertsolaritza gizarte mugimendu bezala definitzearen arrazoiak. Jone M. Hernández García antropologoari ikerketako generoaren atalari begiratzeko eskatu diogu. Eta, azkenik, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak gonbidatu ditugu norbere esperientzatik jarduteko, Miren Rubio Iturria kazetariak gidatutako mahai-inguru sakonean.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa 2015-2018 ikerketaren emaitzetatik abiatuta, bertsolaritzaren orainari eta geroari buruz gogoetatu dute Harkaitz Zubiri soziologoak eta Jone M. Hernández García antropologoak, batetik, eta Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek, bestetik.

GAI NAGUSIA: BERTSOARI NEURRIA HARTZEN

Kulturgintzari begiratzeko betaurreko berriak. Bertsolaritzatik ikasten

Kulturgintzan erabiltzen dugun ikuspegia doitzea proposatzen da. Ekoizpen artistikoa eta hedapena ahaztu gabe, funtsezko beste alderdi batzuk ere erdigunean jartzea iradokitzen da: proiektu soziokulturala, sozializazio guneak eta artikulazioak, nagusiki. Bertsolaritzan ondo funtzionatzen ari da.

Hutsuneak du hitza

Emakume bertsolariak azken hamarkadetan egiten ari diren ekarpenen ildotik, bertsolaritza moldatu baino birdefinitu beharraz gogoetatzen da.

Bertsoari neurria hartzen. Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio

Hiru belaunaldiren ordezkari, Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa 2015-2018 ikerketako emaitzak aletu dituzte Miren Amuriza (Berriz, 1990), Andoni Egaña (Zarautz, 1961) eta Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) bertsolariek. Datuen atzean dagoenaz hausnartu dute, eta, norbere bizipenekin erkatuz, bertsolaritzaren etorkizunari begira ipini dira. Ikerketaz gain, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak Kontrako eztarritik liburuan jasotako hamabost emakume bertsolariren lekukotzek ere zeharkatu dute solasaldia.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu