Samara Veltek gazteek euskal gatazkaren inguruan duten diskurtsoa aztertu du bere doktore tesian, eta artikulu bat idatzi du Jakin 263-364 monografiko bikoitzean. Zenbaki bikoitz honek Jakin Jardunaldia du oinarri, Memoriaren gatazka eta gatazkaren memoria. Artikuluari tiraka egindako elkarrizketa prestatu dugu Euskadi Irratiko Jakingunean.