Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Jakin 253

Jakin 253
Erlazionatutako albistea

Euskal kultura 2022

Jakin 2023-01-10

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa «eztanda» edo «itzulera» giroan dator aurten, kaleetan, jaietan eta kultur ekimenetan biltzeko aukera eskaini baitu berriz. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek. Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintza eredu beregain baten premian bil litezkeenak. Eta baita pozerako arrazoi diren bizipenak ere, tartean; Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen bezala, «guztiak, herrigintzaren artefaktu politikoak».
Pandemiaren ostean normaltasunera itzuli diren aforo, ospakizun eta ekitaldien paisaian, euskal kulturak aurrez zekartzan erronkek bistan jarraitzen dute 253. zenbakian. Kultur arloko hamaika lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz eta bederatzi irudiz, izurriak bistan utzi eta geroztik landu diren zenbait gaiz, urteak emandako bizipenez eta zerumugan sumatzen diren aldaketez.

Aldizkaria Erosi
PDF 15.49 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, 2022ko kultur balantzea egiten dute Aritz Ibañez Lusarreta, Amaia Alvarez Uria, Itziar Ugarte Irizar, Txakur Gorria, Patxi Gallego, Maialen Akizu Bidegain, Dani Fano, Andoni Imaz Pozueta, Axpi, Ane Zabala, Nerea Unanua Otxoantezana, Amets Aranguren Arrieta, Irati Elorrieta Agirre, Josevisky, Mikel Onandia Garate, Adur, Maddi Zumalabe Irastorza eta Libe Mimenza Castillok. Liburuak sailean, 2021eko euskal liburugintza aztertzen du Xabier Eizagirre Gesalagak.

GAI NAGUSIA: EUSKAL KULTURA 2022

Jalgi hadi dantzara! Jalgi hadi plazara!

Euskal dantzak –euskaldunon gorputz-hizkuntza oso eta autonomo gisa, eta esperientzia kolektibo gozagarria denez gero– euskalgintza eta euskal kulturgintzaren sistema saretzeko bidean egiten duen ekarpen garrantzitsua aztertzen da.

‘Euskal bolloen’ intersekzioetan barrena

Euskara eta lesbianismoa nola gurutzatzen diren ezagutzeko saiakera bat da; intersekzio horren konplexutasuna eta mugimenduak aditzera emango dizkigute Hegoko talde lesbofeministetako kideek eta Iparreko Amaia Ezpeldoi pertsonaia literarioak.

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2021

2021ean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da: ohar metodologikoak; liburu produkzioaren zifren iturriak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertako argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu