Asteartea, 2024ko urriak 08
Gora joan

Jakin 256-257

Jakin 256-257
Erlazionatutako albistea

Jakin 256-257: Gizarte berrikuntza pentsamendu sistemikotik

Jakin 2023-06-30

Gizarte berrikuntzaren irakurketa sistemikoari buruzko gogoeta dakar 256-257. zenbakiak.

Aldizkaria Erosi
PDF 14.39 MB 23,00 €
Papera 23,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, gizarte berrikuntzaren irakurketa sistemikoari buruzko gogoeta egin dute Aitor Zuberogoitia Espilla, Monika Madinabeitia Medrano, Andoni Eizagirre, Miren Larrea, Mille Bøjer, Sharam Yalda, Igor Calzada, Gorka Espiau Idoiaga, Naiara Goia Imaz, Ione Ardaiz Osacar, Javier Castro-Spila, Auxkin Galarraga Ezponda, Koro Muro Arriet, Luis Berasategi Retegi, Lorea Agirre Dorronsoro eta Amaia Ruiz Castellanosek.

GAI NAGUSIA: GIZARTE BERRIKUNTZA PENTSAMENDU SISTEMIKOTIK

Krisi globalari dagokion pentsamoldearen arrastoan

Garapen ereduaren krisiari loturiko korapilo nagusiak deskribatzen dira, beroriei aurre egiteko ikuspegi sistemikoan eta transdiziplinazkotasunean sakondu beharra defendatuta. Ondoren, zenbaki monografikoan bi ardatz horiek landuko dituzten artikuluen sintesia eskaintzen da.

Lurralde garapenerako ekintza-ikerketa eta politiken eredu klasikoaren eraldaketa

Politika ulertu eta egiteko modu berrien premia azaltzen da, eta, Etorkizuna Eraikiz foro programa abiapuntu hartuta, esperientzia erreal baten inguruko gogoeta egiten da.

Etorkizuneko errealitateen kosorkuntza. Etorkizunari aurre egitean erori ohi garen hiru tranpak

Bide berrien eraikuntzan izan ohi diren hiru oztopo nagusiak deskribatzen dira. Horrez gain, kosorkuntzatik abiatuta etorkizun partekatuak diseinatu nahi izanez gero aintzat hartu beharrekotzat jotzen diren faktoreak zehazten dira.

Kontzientzia oinarri duen ekintza kolektiboa eta sakoneko berrikuntza: behetik gorako trantsizio bidea

Aurrez aurre jartzen dira egungo botere politiko eta ekonomikoa, batetik, eta paradigma berri baten alde diharduten indarrak, bestetik, eta azken horien aldeko aldarria egiten da, maila lokaletik abiatu eta komunitateak sendotzeko dei eginez.

Euskal Herria 2025, nazio algoritmikoa. Eskubide digitalak babestuz, datafikazio estrategia emantzipatzaileak egikaritu

Euskal Herria bektore digitaletik aztertzen da. Bereziki, datafikazioak dakartzan erronkak eta arriskuak zedarritzen dira, Euskal Herria 2025, nazio algoritmikoa markoa proposatuz.

Eraldaketa handien dimentsio kulturala: euskal esperientzia

Euskal gizarteak Francoren diktaduraren amaieratik gaur egunera arte bizi izan duen eraldaketa sozioekonomikoaren dimentsio kulturalean sakontzen da.

Lankidetzazko gobernantza eta berrikuntzarako ekosistemak gizarte erronken aurrean aldaketa eragiteko: Arantzazulab-en adibidea

Lankidetzazko gobernantza eredu berrietan eta gobernuen eta gizarte zibilaren arteko sareak eta harreman ereduak eraldatzeko berrikuntzan sakontzen da, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko alternatiba gisa, esparru horretan Arantzazulab-en lana aurkeztearekin batera.

Berrikuntza sozial sistemikoa: Eusko Ikaskuntzaren GizarteLab esperientzia

Egungo trantsizio demografiko eta ekologikoaren testuinguru orokorrean, Euskal Herriko udalerriek dituzten erronka lokalei aurre egiteko tresna praktikoak garatzea helburu duen GizarteLab egitasmoa aurkezten da, Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin garatua.

Desiderata: Hiri Laborategizatua

Hiri Laborategiak aro berriko erronkei irtenbide berritzaileak egiteko espazioak dira, diziplina anitzeko ikuspegiarekin. Bilbao AS Fabrikek desiderata formatuan kontatzen ditu prozesu horretan ikasitakoak.

Bestela pentsatu bestela ekiteko. Gizagintza eta mundugintza bizigarri baterako

Euskal pentsamendu berria, 56ko belaunaldiarekin abiatzen dena, egun gizarte berrikuntza deitzen dugun horren eredu bat da. Eta gizatasunaren definizioaren lubakietan bizi garen honetan, hizkuntza eskubideetan, feminismoan, dekolonialismoan, aniztasun eta berdintasunean eta bizitza bizigarrien defentsan hartzen du oinarri.

Norabide aldaketarako unea al da?

Gizakiak duen berebiziko joera eta gaur egun dugun gizarte postmodernoa alderatuz, norbanakoan zentraturiko zenbait aldaketa sortzeko unea heldu dela argudiatzen da, zaurgarritasuna eta interdependentzia bidelagun izanik, besteak beste.

Egunen Gurpilean
Kontrazala
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu