Xipri Arbelbide idazle eta kazetariari elkarrizketa luzea egin dio Jose Luis Aizpuruk: euskal herriko mugimendu kooperatiboaz, laborantzaz, ekologiaz, etxebizitzaren arazoaz, Euskal Hirigune Elkargoaz eta beste zenbait bizipenez aritu da.
Auzo ikastoletako maistrei buruzko memoriaren hutsunea osatzeko lehen urratsak eskaini ditu Karmele Artetxek.
PDF 9.16 MB | 14,00 € |
---|---|
Papera | 14,00 € |
Historia bizia sailean, Xipri Arbelbide idazle eta kazetaria elkarrizketatu du Jose Luis Aizpuru Ostolazak. Gaiak sailean, Bizkaiko auzo-ikastoletan aritutako maistra ezezagunen historia eta ekarpena aztertu du Karmele Artetxe Sanchezek.
Xipri Arbelbide idazle eta kazetariaren bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Heletan; gerra garaia eta alemanak Heletan; ikasketak misionistekin; Aljeriako gerlako esperientzia; apez eta misionista bizitza Boli Kostan; Euskal Herrira itzulera: aldaketa garaia kultur eta politika giroan; lehen liburuak 80ko hamarkadan; Gure Irratiaren sorrera eta garapena; gizartearen bilakaera Ipar Euskal Herrian: euskara, kultura, ekonomia, politika; Elizaren krisia; kultur alorreko hainbat laguni buruz idatzitako biografiak...
Bizkaiko auzo-ikastoletan aritutako maistra ikasi, euskaraz alfabetatu eta profesional ezezagunenganako lehen hurbiltzea egiten da, arreta berezia jarriz 36ko gerran jasan zuten errepresio politiko-militarrean.