2021eko kultur balantzea bildu du Jakin aldizkariaren 247. zenbakiak, eta Nora Arbelbidek Lapurdiko udal liburutegi batetik begiratu dio euskal kulturari bere artikuluan. Eskubide kultural eta linguistikoez eta hauen gabeziez ohartzeko parada eman dio bere lanak. Gogoeta horiek garatu ditu Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.
PDF 18.77 MB | 14,00 € |
---|---|
Papera | 14,00 € |
Gai nagusia sailean, 2021eko kultur balantzea egiten dute Ismael Manterola Ispizua, Ainhoa Urien Telletxe, Alberto Barandiaran Amillano, Txakur Gorria, Dani Fano, Nora Arbelbide Lete, Amagoia Gurrutxaga Uranga, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Maitane Gartziandia, Maddi Zumalabe Irastorza, Jon Basaguren Lauroba, Estibalitz Ezkerra Vegas, Axpi, Izaskun Arandia Galarraga, Josevisky, Manex Agirre Arriolabengoa, Maite Caballero Arrieta, Mikel Larraioz Alvarez de Eulate eta Libe Mimenza Castillok. Liburuak sailean, 2019ko euskal liburugintza aztertzen du Xabier Eizagirre Gesalagak.
2021ak eragin dituen kultura eta arteari buruzko hausnarketa solteak biltzen dira, hainbat ataletan banatuta: testua, mugak, artearen pisu galera, turismo kulturala, industria kulturalak eta sariak eta diru laguntzak.
Pandemiak larriagotu duen prekaritatea eta horrek areagotu duen ziurgabetasuna dira aztergai. Baikortasunerako motiboak ere azpimarratzen dira, ordea: 2021ean demostratu da euskal kultur ekoizpena segurua ez ezik ziurra ere badela.