Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan

Jakin 237-238

Jakin 237-238
Erlazionatutako albistea

Joxe Azurmendiren pentsamendua iturburu hartuta Jakin zenbaki monografikoa eta sareko gunea

Jakin 2020-06-19

2019ko abenduan egin genuen Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuaren erauntsitik dator Jakinen 237-238. zenbaki bikoitza zein sareko gune berezia. UPV/EHUko Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra proiektuak eta Jakinek antolatuta, 50 bat hizlarik jardun zuten gogoetan Azurmendiren ekarpenaz eta euskal pentsamenduaz. Han esandakoak jaso nahi izan ditu Jakinek, bai paperean aldizkari monografikoarekin, eta baita sarean ere hitzaldien bideoei eta artikuluei eskainitako webguneko atal bereiziarekin.

Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 23,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu

Gai nagusia sailean, Joxe Azurmendiren pentsamendua aztertu dute Joseba Zulaika, Idurre Eskisabel Larrañaga, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Joseba Sarrionandia, Andoni Olariaga Azkarate, Agnès Cugno, Iñaki Soto Nolasko, Antonio Casado Da Rocha, Maitane Nerekan Umaran eta Itsaslore Yarza Lopez, Markos Zapiain Agirre, Arantza Etxeberria Agiriano eta Juan Ignacio Pérez Iglesias, Mikel Urdangarin Irastorza, Andoni Eizagirre, Miren Azkarate Villar, Elena Martinez Rubio eta Elixabete Garmendia Lasak.

GAI NAGUSIA: JOXE AZURMENDI. PENTSAMENDUAREN UR-JAUZIA

Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko

Gerraondoko euskal belaunaldiek beren pentsamenduan eta nortasunean izan dituzten kontraesanen aurrean Azurmendik izan duen testigantza intelektuala aztertzen da, bere lekukotasuna haustura horiek argudiatu eta subjektibatzeko orduan.

Feminismotik naziogintzara hurbilketa bat Azurmendi bidelagun

Gaur eta hemen nazioaz, herriaz, naziogintzaz eta herrigintzaz taxuz pentsatu nahi bada, ezinbestekoa da sexu-genero aldagaia aintzat hartu eta feminismoarekin elkarrizketan gogoetatzea. Halaber, feminismoak gaur eta hemen egitasmo emantzipatzaile osoa izan nahi badu, ezinbesteko du naziogintzaz eta herrigintzaz pentsatzea. Azurmendiren pentsamenduan badira elkarrizketa horretarako zenbait giltzadura.

Mamu, momia eta zonbiak. Bizi osteko biziak

Euskal Herriaren edo euskal izatearen bizitasuna nola irudikatu edo figuratu den aztertu eta gero, egungo egoera ulertzeko erabilgarriak izan daitezkeen figurazio batzuk proposatzen dira.

Azurmendiren inguruko sei-zazpi ideia eta beste hainbeste galdera

Azurmendiren obraren ezagutza egiten da, haren pentsamenduan giltzarri diren ideia batzuk aztertuz: askatasuna, krisia, normaltasuna, urritasunari dagokion elkarlana, komunikazioa eta derrigorrezko zintzotasun intelektuala.

Nola pentsatu etika orain eta hemen?Zentzu komuna, etika formala eta giza eskubideak

Galdera honi erantzuten zaio: nola pentsatu etika, gaur eta hemen? Auzi praktiko baten aurrean gaudela, teorikoa baino, defendatzen da.

Indarkeria eta identitate politikoa

Identitate politiko bat definitu al daiteke ‘bestea’ ukatzen duen indarkeriarik –sinbolikoa, besterik ez bada– gabe? Azurmendiren Indarkeria eta balio berrien bilaketa saiakeratik abiatuta, badirudi identitatearen birdefinizioa posible dela: norbere buruaren interpretazio librea den heinean, posibilitate kultural eta politikoen matrize infinitua da.

Don’t Think of ‘Foro de Ermua’

Filosofiaren eta kazetaritzaren erdibidean, Azurmendiren Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak eta Euskal Herria krisian gida gisa hartuta, liburu horien garaiko giro politikoaren eta gaur egungo zenbait argudio etikoen arteko alderaketa egiten da. Gai horiei buruzko Azurmendiren idatziak, tonua eta espiritua goratzen dira.

Pentsamenduaren marruskadura: etika eta praktika komunitateak aroztegiko batzarrean

Komunitatean oinarritutako etika baten bila, U teoria eta Azurmendiren hainbat testu alderatzen dira. Mugimendu kooperatibistari buruzko bere gogoetak direla medio, helburua da praktikaren bidez berrikuntza sistemikoak ulertu eta abian jartzea.

Heriotzarekin bizitzen ikastea

Norbere buruaz beste egitearen begirada filosofiko bat aurkezten da, bizitzaren eta heriotzaren zentzuak lotuz. Suizidioan askatasunak duen tokiaz hausnartzen da, eta etsipenaren pisuari aurre egiteko prebentzio estrategia batzuk proposatzen dira.

Bizitzaren zentzuaz

Konstatazio harrigarri honetaz dihardu artikuluak: nire baimenik gabe bota ninduten mundu honetara eta zenbait urteren buruan hilko naiz. Ba ote du zentzurik nire bizitzak? Zertarako bizia, oro har?

Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa

Azurmendiren gizabere kooperatiboaren oinarri biologikoa aztertzen da eboluzioaren teorian eta biologia orokorrean: altruismoaren inguruko zailtasunak, biziaren antolakuntza eta gizakiaren eboluzioan sortu diren lankidetzarako joerak.

Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna

Krisian irautetik krisian bizitzera, Azurmendiren gizabere kooperatiboa proposatu eta aztertzen da, zaurgarritasun, interdependentzia eta erantzukizun kontzeptuen bueltan hainbat autorerekin elkarrizketan jarriz eta horien argitan sakonduz.

Pertsona burujabea Arizmendiarrietaren asmoan eta egitean

Arizmendiarrietaren pentsaeran eta jokabidean pertsona burujabea gai zentrala da. Ideia hori ulertzeko argibideak ematen dira, Azurmendik gizakiaren historiaz eta moralaz irakatsitakoak bidelagun hartuta.

Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki

Azurmendik euskararen batasunari pauso bakoitzean egindako ekarpena aztertzen da: eredua hautatzean, kodifikazioan, inplementazioan eta elaborazioan.

Hizkera filosofikoa hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan

Hizkera filosofikoaren auzia aztertzen da euskara bezalako hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan. Volksgeist - Herri gogoa liburuan Azurmendik jorratutako hizkuntzari buruzko tesien ildotik, Theodor W. Adorno eta Günther Andersen arteko eskutitzak aztertzen dira, non biek hari horretara elkarri kritika egiten dioten.

Zegamatik Arantzazura, pentsalariaren lehen paisaiak

Azurmendiren lehen bi paisaiak aurkezten dira, Zegama eta Arantzazu, toki horiek bere idatzi eta adierazpenetan utzi duten arrastoari jarraituz.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu