Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Pentsamendu soziala

Iñigo Martinez Peña: 'Hiperindibidualismo kooperatibista? Zoriontasuna eta talde lana testuinguru neoliberalean'

Iñigo Martinez Peña Batxilergoko filosofia eta psikologia irakasleak baieztatu duenez, talde lanaren abantailak gero eta gehiago goraipatzen dira egungo ekonomian. Langileen zoriontasuna enpresaren errendimendurako ezinbestekoa dela entzuten da. Kontzeptu horien erabilera modu kritikoan aztertu du Martinez Peñak, testuinguru neoliberalean hartutako zentzua ulertu nahian. Horrela, egungo gizarte hiperindibidualistaren kontraesan batzuk mahaigaineratu ditu.

Iñigo Martinez Peña (Gasteiz, 1975). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Batxilergoko Filosofia eta Psikologia irakaslea da, Loiuko Lauro ikastolan 2000tik aurrera. Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora Filosofia Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea da. Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea eta Mandamentu hipermodernoak. Egungo inertziak zalantzan jartzen (Elkar, 2021) liburuaren egilea da. 2018-2019 bitartean Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko kolaboratzailea izan zen, filosofiarekin bat egungo mundua ulertzeko ahaleginetan. Egun, Prest! Deustualdeko aldizkarian iritzigilea da, eta formakuntza psikoanalitikoan parte-hartzen du Bilboko Antena Klinikoan.