Asteazkena, 2024ko maiatzak 08
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gizaberea

Oxel Azkarate-Iturbe, Aitor Aritzeta eta Jose Ramon Vitoria: 'Pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza eta jendarte eraldaketa testuinguruan'

Oxel Azkarate-Iturbe eta Jose Ramon Vitoria Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleek eta Aitor Aritzeta UPV/EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen Saileko irakasleak, Azurmendiren El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta eta Gizabere kooperatiboaz lanak kontuan hartuta, Pertsona Kooperatiboaren profilaren garapenerako eta ebaluaziorako aldagaiak aztertu dituzte.

Oxel Azkarate-Iturbe (Arrasate, 1982). Irakasle ikasketetan graduatua da, eta ‘Berrikuntza didaktiko-metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan’ masterra eta doktoregaia da Mondragon Unibertsitatean. MUko HUHEZI Fakultateko irakasle-ikertzailea da ‘Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza inklusiboan’ ikerketa lerroan. Bere ikerketa ildo nagusiak hauek dira: hezkuntza-berrikuntzan eta -eraldaketan oinarritutako ikasle profilen garapena eta ebaluazioa. Hainbat argitalpen eta komunikazio landu ditu eskuliburu, aldizkari eta kongresutan, eta deialdi lehiakorretako ikerketa-proiektuetan parte hartu du.

Aitor Aritzeta (Villabona, 1975). Psikologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Emozioak eta gaitasun sozio-emozionalak’ irakasgaiaren irakaslea da EHUko Oinarrizko Prozesu Psikologikoen Sailean. Bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: erakundeen barruko gaitasun sozio-emozionalen azterketak, adimen emozionalaren trebetasunen garapena, emozioak eta horien guztien ebaluazioa. Argitalpen ugari egin ditu aldizkari zientifiko garrantzitsuetan, liburu-kapituluetan eta eskuliburuetan. 2004an Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskal Errealitate Soziala / Realidad Social Vasca’ saria jaso zuen.

Jose Ramon Vitoria (Arrasate, 1961). Psikodidaktikan doktorea da. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasle-ikertzailea ‘Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza inklusiboan’ ikerketa lerroan. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen musika gaitasunen eta ikasketa instrumentalen ikerketa ildoaz gain, bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: hezkuntza-berrikuntzan eta -eraldaketan oinarritutako ikasle profilen garapena eta ebaluazioa. Argitalpen ugari egin ditu aldizkari espezializatuetan, liburuetan, liburu-kapituluetan eta kongresuetan.