Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gizaberea

Fito Rodriguez: 'Emantzipazioaren aldeko bortxaren ikerketa Azurmendirengan'

Fito Rodriguez idazle eta UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasleak Azurmendik politika arloan bortxari buruz eskainitako gogamen filosofikoan Konrad Lorenzek izandako eragina aztertu du, gaur egun Richard Wranghamek jorratzen duen bidean (The Goodness Paradox, 2019) aitzindari izanik.

Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955). Hezkuntza Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazlea da, eta EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakaslea eta ikertzailea. Heziketaren nahiz euskal kulturaren inguruan idatzi du Auñamendi Entziklopedian (sarean), Anthroposeko Diccionario de Terminología Científico Social (1991) deritzanean edota UEUko Filosofiako gida-n (2004). Bere idazlanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira: gaztelania, frantsesa, alemana, katalana, galiziera, ingelesa, italiera, kurduera, ladino dolomitarra eta braillea.