Asteartea, 2024ko apirilak 23
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kultura, Nazioa, Estatua

Ander Iturriotz Lauzirika: 'Azurmendi: lanak eta bermeak kulturgintzan'

Ander Iturriotz Lauzirika UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasleak Azurmendiren inguruabar intelektualaz egin du gogoeta, kultur arloan inspiratzaile, gogaide eta lagun izan zituen euskal autoreak ekarriz.

Ander Iturriotz Lauzirika (Ordizia, 1961). Soziologian doktorea da eta Filosofian lizentziaduna. Itzulpengintza masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da 1989tik aurrera. Ikergai ezberdinak landu ditu, besteak beste, soziologia politikoa, iritzi publikoa eta kultura. Hiru liburu argitaratu ditu ikerketa klasikoetan: Boterea gizarte homerikoan (Utriusque Vasconiae, 2002), Giza abere heroikoa kultura homerikoan (Jakin, 2006) eta Lehen filosofia Heladen (Jakin, 2007). Euskal ikasketei buruz, berriz, hiru artikulu luze: ‘Azurmendi edo konkretutasuna’ (Hegats 45, 2010), ‘Elsa Scheelen eta genero gatazka’ (Hegats 49, 2012) eta ‘Mirande, faxistak eta filosofoak’ (Hegats 50, 2013). Literaturan ere egin du saiakerarik, Mugaren ariketa (Elkar, 2002) liburua, adibidez.