Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gogoeta etikoak

Xabier Insausti Ugarriza: 'Azurmendi eta Hegel'

Xabier Insausti Ugarriza UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak Azurmendik ez duela Hegelen Logikaren Zientzia kontuan hartu argudiatu du, eta gabezia hori akatsa dela. Logika da, azken buruan, Hegelen laborategi kontzeptuala; hor aurkitzen dute kontzeptuek bere lekua, eta hor azaltzen du Hegelek nola ulertu behar diren bere kontzeptuak, hau da, bere filosofia.

Xabier Insausti Ugarriza (Gopegi, 1954). Filosofian doktorea da Municheko Ludwig-Maximilians-Universität-en. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Sailean ezagutzaren teoriaren irakaslea da. Idealismo alemanari –bereziki Hegeli–, Teoria Kritikoari eta filosofia garaikideari buruzko hainbat argitalpen ditu: besteak beste, Pensar la filosofía hoy (Plaza y Valdés, 2006; José Ignacio Galparsororekin batera), Hic Hegel, hic saltus (Jakin, 2008; Idoia Arrietarekin batera), Konpromisorik gabeko filosofia. Alain Badiou (Jakin, 2012; Irati Olidenekin batera), Filosofar o morir. La actualidad de la Teoría Crítica (Plaza y Valdés, 2017), Nuevo vuelo del búho (Becerro de Bengoa Saria, 2017), Indocilidad reflexiva. El pensamiento crítico como forma de creación y resistencia (Biblioteca Iberoamericana en Estudios Sociales, 2018; Claudia Luz Piedrahita eta Pablo Vommarorekin batera).