Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Pentsamendu soziala

Ignazio Aiestaran Uriz: 'Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Sarrionandia eta Azurmendi behelaino artean'

Ignazio Aiestaran Uriz idazle eta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak Sarrionandia eta Azurmendi bezalako sortzaile handien arteko eztabaida arakatu eta osatu du, gaurko gizarte liberaletan kapitalak inposaturiko nagusitasuna aztertzeko tresnak direla bide.

Ignazio Aiestaran Uriz (Iruñea, 1970). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Idazle eta saiogilea ere bada. Olerkigintzan Munstro abertzalea (Elkar, 2003) karrikaratu zuen. Saiogintzan Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik (Elkar, 2010; Joseba Jaka Saria). Ohiko kolaboratzailea da idatzizko hedabideetan, Komunzki bloga izkiriatzen du Argia-ren webgunean. Sustainable Development: Relationships to Culture, Knowledge and Ethics (Karlsruher Studien Technik und Kultur - KIT Scientific Publishing, Karlsruhe) eta Sustainable Development, Ecological Complexity and Environmental Values (University of Nevada, Reno) liburuak ere koordinatu ditu globalizazioaren inguruan.