Ostirala, 2022ko abenduak 02
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Unai Bayon Aranburu: 'Barbaroak eta jakintsuak. Injustizia epistemikoak, inperialismoa eta euskaldunak'

Unai Bayon Aranburu filosofian graduatuak injustizia epistemikoen gainean egindako ekarpen batzuk Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak (1992) lanarekin lotu ditu. Euskaldunon historian inperialismo espainiarrak izandako dinamika batzuk injustizia epistemikoen gakoekin aztertu ditu, euskal identitatearen ukapena erdigunean jarriz.

Unai Bayon Aranburu (Donostia, 1996). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterreko ikaslea da, Joxe Azurmendi Katedrak eskainitako masterrak egiteko diru-laguntzarekin. Gradu Amaierako Lana injustizia epistemikoen eta pobreziaren arteko loturen inguruan egin ondoren, gai horiekin dihardu lanean, bai Master Amaierako Lanari dagokionez, bai etorkizunerako proiektuei begira. Epistemologiak eta ezagutzaren banaketak politikan, pobrezian eta kulturan dituen eraginak interesatzen zaizkio gehienbat. Injustizia epistemikoen inguruko monografiko bat du argitaratzear (Irati Zubia, Ekai Txapartegi eta Agustin Arrietarekin batera).