Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Pentsamendu soziala

Idurre Eskisabel Larrañaga: 'Feminismotik naziogintzara hurbilketa bat Azurmendi bidelagun'

Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta UPV/EHUko Kazetaritza II Saileko irakasleak baieztatu duenez, gaur eta hemen nazioaz, herriaz, naziogintzaz eta herrigintzaz taxuz pentsatu nahi bada, ezinbestekoa da sexu-genero aldagaia aintzat hartu eta feminismoarekin elkarrizketan gogoetatzea. Halaber, feminismoak gaur eta hemen egitasmo emantzipatzaile osoa izan nahi badu, ezinbesteko du naziogintzaz eta herrigintzaz pentsatzea. Azurmendiren pentsamenduan badira elkarrizketa horretarako zenbait giltzadura.

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970). Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea da. Egiten ari den doktorego tesian, nazioaren eraikuntza mediatikoa aztertzen ari da, zehazki, telebistako fikzioak eraikuntza horretan duen eragina. Halaber, sexu-genero sistema eta nazio zein hizkuntzaren arteko harremana ikertu du. Kazetaritzan ibilbide luzea du: Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n egin du lan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Goierritarra aldizkaria, Goierri TB... Jakin Taldeko kidea da.