Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gizaberea

Arantza Etxeberria Agiriano eta Juan Ignacio Pérez Iglesias: 'Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa'

Arantza Etxeberria Agiriano UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakasleak eta Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Fisiologiako katedradun eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak Azurmendiren gizabere kooperatiboaren oinarri biologikoa aztertu dute eboluzioaren teorian eta biologia orokorrean: altruismoaren inguruko zailtasunak, biziaren antolakuntza eta gizakiaren eboluzioan sortu diren lankidetzarako joerak.

Arantza Etxeberria Agiriano (Oñati, 1962). Filosofiako ikasketak Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean egin zituen, Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen doktoretza eta Sussexeko Unibertsitatean, berriz, doktoretza-ondorengoa. EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea da, eta bertako IAS-Research Group on Life, Mind and Society taldeko ikertzailea. Besteak beste, gai hauek lantzen ditu: autonomia eta indibidualtasuna biologian eta medikuntzan, garapenaren biologia ebolutiboa, heriotzaren ikuspegi biologikoa eta, zientziaren filosofian, sailkapenak zientzian eta gizartean (generoa, arraza).

Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, 1960). Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria da. Zientziaz eta zientziaren gizartearekiko harremanez idazten du Deia, Vozpópuli, Cuaderno de Cultura Científica, Zientzia Kaiera eta The Conversation hedabideetan, eta animalien biologiaz ZooLogik-en (Naukas). Jakiunde (2012-), Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECyT) delakoaren Zientzia eta Teknologia-Batzorde (2015-) eta Donostia International Physics Center (DIPC) (2015-) erakundeetako kidea da. Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientzien Saria jaso zuen 2019an.