Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Irati Zubia Landa: 'Balioak krisian. Erlatibismoaren eta absolutismoaren ika-mika egia-ostean'

Irati Zubia Landa filosofian graduatuak egia-ostea eta bertako balioen krisialdia aztertu du. Azurmendik Euskal Herria krisian (1999) liburuan balioen krisiaren inguruan eginiko gogoeta batzuetatik abiatuz, egoera horren aldaera eta arrisku posible berriez dihardu.

Irati Zubia Landa (Donostia, 1997). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterra burutu zuen Joxe Azurmendi Katedrak eskainitako masterrak egiteko diru-laguntzarekin. Egun, doktoregaia da izen bereko doktorego-programan, EHUn. Agustin Arrieta eta Joana Garmendiaren zuzendaritzapean, doktorego-tesia egiten ari da eta Language, Action and Thought ikerketa-taldearen parte da. Gradu Amaierako Lanean zein Master Amaierako Lanean egia-ostea ikertu zuen, eta gai beraren inguruan ari da egiten tesia. Pragmatika, hizkuntzaren filosofia, epistemologia eta gisako gaiak auzi etiko eta politikoekin uztartzeko interesa du.