Ostirala, 2022ko abenduak 02
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kooperatibismoa

Andoni Eizagirre: 'Pertsona burujabea Arizmendiarrietaren asmoan eta egitean'

Andoni Eizagirre Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleak baieztatzen duenez, Arizmendiarrietaren pentsaeran eta jokabidean pertsona burujabea gai zentrala da. Eizagirrek ideia hori ulertzeko argibideak eman ditu, Azurmendik gizakiaren historiaz eta moralaz irakatsitakoak bidelagun hartuta.

Andoni Eizagirre (Zarautz, 1979). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta CSICeko Doktoreen Formaziorako Programan trebatu zen. Doktorego-aurreko egonaldia Lancasterreko Unibertsitatean egin zuen. 2007tik Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea da. Zientziari eta ezagutzari buruzko gizarte ikerketen alorrean hainbat argitalpen ditu. Gaur egun ‘Herrigintzaren Berrikuntzan’ graduondokoa koordinatzen du. Bere ikerketa lerro nagusia lurralde garapena da. Eraldaketa globalari neurria hartzen: euskal gizartea aro ekonomiko berrian (MU, 2019) liburua argitaratu berri du.