Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Pentsamendu soziala

Beñat Irasuegi Ibarra: 'Bizitza eta lurralde kooperatiboak 2034. urtean. Aurrerapen bat 'pertsona' eta 'enpresa kooperatiboa' osatzeko asmoz'

Beñat Irasuegi Ibarra Talaios eta Olatukoopeko kooperatibistak baieztatu duenez, Azurmendik euskal pentsamendu kooperatiboari forma eman zion; baina, pentsamendua ere aldatzen denez, gaur egungo ziurgabetasun egoeratik etorkizuneko pentsamendu kooperatiboaren izaera aztertu du Irasuegik, praktikatik utopia xume bat proposatuz.

Beñat Irasuegi Ibarra (Errenteria, 1978). Kooperatibista da Talaios kooperatiban eta Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzaileko sarean. Nekazaritza ingeniaritza teknikoa ikasi eta agroekologian herritar ikuspegitik sustatzaile izan bada ere, ekonomia, teknologia eta filosofia ezagutzetan bide autodidakta egin du. Beharrak bideratuta, enpresa kudeaketan jarduten du, eta eguneroko praktikatik, kooperatibismoa, teknologia libreak, tokiko garapena, munizipalismoa, zientzia fikzioa, mutualismoa eta etorkizun distopiko-utopikoak lantzen ditu, bizigarritasuna eta oparotasuna denontzat izateko helburuarekin.