Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Mikel Urdangarin Irastorza: 'Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna'

Mikel Urdangarin Irastorza UPV/EHUko filosofia doktoregaiak, krisian irautetik krisian bizitzera, Azurmendiren gizabere kooperatiboa proposatu eta aztertu du, zaurgarritasun, interdependentzia eta erantzukizun kontzeptuen bueltan hainbat autorerekin elkarrizketan jarriz eta horien argitan sakonduz.

Mikel Urdangarin Irastorza (Beasain, 1994). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzailea eta doktoregaia Joxe Azurmendi Katedraren baitan. Bere ikerketa lerro nagusia subjektu ereduak dira, buruaskitasuna, zaurgarritasuna eta interdependentzia landuz, besteak beste. Zehazki, Joxe Azurmendiren gizabere kooperatiboa eta feminismoetatik mahaigaineratutako subjektu eredu zaurgarri eta interdependentea konparatzen ari da, indibiduo buruaskiari kritika egin eta komunean den subjektua marrazteko.