Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Haritz Garmendia Iturria: 'Hauteskunde lerrokatzeak: euskara eta boto abertzalea'

Haritz Garmendia Iturria UPV/EHUko soziologia doktoregaiak euskal lerrokatze linguistiko elektorala –euskararen eta boto abertzalearen arteko lotura– euskal pentsamendutik interpretatu du, erdal pentsamendu modernoak euskaldunengan eragiten duen biolentzia epistemologikoa argitara ateratzeko helburuarekin, akademian hegemoniko den marko modernistari zuzenketak egitea proposatuz.

Haritz Garmendia Iturria (Azkoitia, 1991). Ingeniaritza Zibilean eta Gizarte Antropologian graduatua da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Euskal nazionalismoa xxi. mendean’ masterra egin du EHUn ere. Soziologian doktoregaia da EHUn, euskara eta bozka abertzalearen arteko loturaren inguruko doktore tesia lantzen ari da. Bere ikergai nagusiak ikerketa elektoralak eta nazionalismoa dira.