Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren urā€jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kultura, Nazioa, Estatua

Juan Ramon Makuso Mujika: 'Azurmendi: gizon baten poetika'

Juan Ramon Makuso Mujika Bigarren Hezkuntzako filosofia irakasle, poeta eta editoreak baieztatu duenez, Azurmendiren poetikan badago gatazka; gatazka horrek bere ataka gurutzatzen du mundu ireki batera, eta bertan aberearen geografia aurkitzen da, gizakiaren etxea. Eta bi ardatz aurkitzen ditugu, atsegina adiskidetasunean, eta amaieran poetikotasuna agertzen da.

Juan Ramon Makuso Mujika (Errenteria 1961). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Filosofia irakaslea da Irungo Pio Baroja Institutuan. Hainbat argitalpen ditu poesiaren alorrean: Bizitzeak hil egiten du (Ediciones beta, 2004), Hiri gorazarre (Elea, 2006), Oraina galdua (Erein, 2008), Huntza hezur berritan (Erein, 2009), Joan Margariten Miserikordia etxea-ren (itzulpena; Meettok, 2009), Hitzak argi (Pamiela, 2014), Muga (El Gallo de Oro, 2016; Felipe Juaristi, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategirekin batera), Chillidari gorazarre / Elogio a Chillida (Balea Zuria, 2017; Felipe Juaristi, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategirekin batera), Haragi hosto (Balea Zuria, 2021).