Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kooperatibismoa

Ekai Txapartegi Zumeta: 'Azurmendiren Arizmendiarrieta: kooperatibak, herriak adin-txikikokeriatik ateratzeko'

Ekai Txapartegi Zumeta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak baieztatu duenez, Azurmendik El hombre cooperativo (1984) liburuan Arizmendiarrietaren pentsamendua ezagutzera emateko moduan bildu du. Baina, horrez gain, Arizmendiarrietaren irakurketa ‘abertzalea’ ere egin zuen, modu jakin batean: Azurmendik kooperatibak Euskal Herria adin-txikikokeriatik ateratzen laguntzeko praktika-komunitate gisa ikusten dituela erakutsi du Txapartegik.

Ekai Txapartegi Zumeta (Zarautz, 1976). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Enpresa pribatuan eta aholkularitza politikoan ere aritu da lanean, eta Integrity kooperatibako bazkide fundatzailea da. Doktorego tesia koloreen ontologiari buruz idatzi zuen, eta zientziaren filosofiaren inguruko hainbat argitalpen ditu aldizkari eta liburu kolektiboetan. Liburua dauka desobedientzia zibilari buruz ere: Desobedientziaz ibiltzen (Txalaparta, 2005).