Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren urā€jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kultura, Nazioa, Estatua

Aitzpea Leizaola: 'Muga frontera denean: lurraldetasuna eta naziogintza'

Aitzpea Leizaola UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasleak, muga hitzaren polisemia abiapuntu harturik, 'muga frontera denean' esaldiak barnebiltzen dituen esanahi desberdinak aztertzearekin bat, marrazten dituen errealitate desberdinak azaleratu ditu.

Aitzpea Leizaola (Donostia, 1971). Hizkuntzalaritza eta Antropologia ikasketak burutu zituen Parisen, eta Antropologian doktorea da Paris 10 Nanterreko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea eta antropologia masterreko zuzendaria da. Muga politikoak Euskal Herrian duen eragina izan du aztergai, identitateen eraikuntza eta lurraldetasuna gai harturik. Antropologia politiko eta sinbolikoan aditua, bere ikerketa lerro nagusiak mugak, identitateak, memoria, festak eta oro har euskal kultura dira. 2003az geroztik gatazka osteko gizarteetan memoria politikak aztertzen dihardu, nagusiki gerra zibileko desobiraketen etnografia bidez. Hainbat lan argitaratu ditu aldizkari espezialduetan. Erromako Visual Fest 2014 saria lortu zuen Abordatzera! Dokumental etnografikoa-rekin.