Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gizaberea

Jon Umerez: 'Azurmendiren gizaberea soziobiologiaren eztabaidan'

Jon Umerez UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko ikertzaile eta irakasleak Azurmendiren giza naturari buruzko hausnarketaren abiapuntua aztertu du, Gizona abere hutsa da (1975) liburuari dagokionez, eta, nazioarteko eztabaidaren testuinguruan kokatzeko, ‘soziobiologiaren’ eta ‘gene berekoiaren’ teorien sorrerarekin garaikidea dela azaldu du.

Jon Umerez (Oñati, 1962). Filosofian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Sari Bereziarekin. EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko ikertzaile titularra eta irakaslea da, eta Bigarren Hezkuntzako Filosofia irakaslea eszedentzian. Doktorego aurreko eta ondoko bekak lortu zituen, eta bi urte igaro zituen ikertzaile gisa Binghamtongo Unibertsitatean (New York). EHUra itzultzeko, ‘Ramón y Cajal’ kontratu bat lortu zuen. Bere ikerketa lerro nagusia biologiaren filosofia da. Hainbat argitalpen ditu nazioarteko aldizkari eta liburu akademikoetan, ikerkuntza proiektu finantzatuetan parte hartu du eta hainbat doktore tesi zuzendu ditu. Saileko zuzendaria da, eta baita nazioarteko ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterreko arduraduna ere (EHU-UNAM).