Larunbata, Igandea, 2024ko maiatzak 04
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kooperatibismoa

Jokin Bergara Eguren: 'Autoeraketaren pentsamendua kapitalismo osteko agertokietara begira'

Jokin Bergara Eguren Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleak baieztatu duenez, Azurmendik pentsamendu sozialaren eta kooperatibagintzaren eremuan egindako ekarpenak oinarri sendoak jarri dizkio autoeraketa komunitarioaren euskal pentsamenduari. Bergarak haren planteamenduaren nolabaiteko gaurkotze ariketa egin du, autoeraketa molde berriak larrialdi klimatikoaren eta ondasunen jabetza komun garaikideen baldintzetatik pentsatuz.

Jokin Bergara Eguren (Eibar, 1994). Soziologian graduatua da eta Gizarte Psikologian masterduna. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko doktoregaia da Ekonomia Sozialean. Lanki kooperatibismoaren ikertegian kokatzen du bere jarduna. Bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: lanaren esparruan sortzen diren subjektibotasun garaikideak, autoeraketa esperientzia kooperatiboak, ikerketa soziometabolikoak eta trantsizio ekosozialaren erronka. Hainbat argitalpen ditu aldizkari eta kongresuetan. Bertsolaritzan ere aritzen da.