Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Joseba Zulaika: 'Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko'

Joseba Zulaika antropologo eta idazleak gerraondoko euskal belaunaldiek beren pentsamenduan eta nortasunean izan dituzten kontraesanen aurrean Azurmendik izan duen testigantza intelektuala aztertu du, bere lekukotasuna haustura horiek argudiatu eta subjektibatzeko orduan.

Joseba Zulaika (Itziar, 1948). Antropologian doktorea da Princetongo Unibertsitatean. Nevadako Unibertsitatean lan egin du hiru hamarkadatan. Bere ikerketa ildo nagusiak hauek dira: euskal kultura eta bizibideak, biolentzia politikoa, kontraterrorismoa, Guggenheim museoa, Bilbo. Bere obren artean daude: Adanen poema amaigabea (1975), Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985), Basque Violence. Metaphor and Sacrament (1988), Del Cromañón al Carnaval (1996), Terror and Taboo (1996), Crónica de una seducción (1997), Enemigos, no hay enemigo (1999), Ehiztariaren erotika (2000), ETAren hautsa (2006), Terrorism. The Self-Fulfilling Profecy (2009), Vieja luna de Bilbao (2014) eta Hellfire from Paradise Ranch. On the Frontlines of Drone Warfare (2020).