Iñigo Martinez Peña Batxilergoko filosofia eta psikologia irakasleak baieztatu duenez, talde lanaren abantailak gero eta gehiago goraipatzen dira egungo ekonomian. Langileen zoriontasuna enpresaren errendimendurako ezinbestekoa dela entzuten da. Kontzeptu horien erabilera modu kritikoan aztertu du Martinez Peñak, testuinguru neoliberalean hartutako zentzua ulertu nahian. Horrela, egungo gizarte hiperindibidualistaren kontraesan batzuk mahaigaineratu ditu.