Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kooperatibismoa

Javier Aguirre Santos: 'Azurmendiren Arizmendiarrieta Gaizka Urrestiren film luzean'

Javier Aguirre Santos UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslearen hitzaldia.

Javier Aguirre Santos (Zaragoza, 1959). Gizarte Zientzietan graduatua da Zaragozako Unibertsitatean, eta Filosofian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Bere ikerketaren ildo nagusiak greziar filosofiaren ingurukoak dira. Bere lanen artean ditugu, besteak beste: Filosofo presokratikoak (Klasikoak, 2004; Felipe Juaristirekin batera), La aporía en Aristóteles (Dykinson, 2007), Aristotelesen Metafisikari sarrera (Jakin, 2008), Platón y la poesía. Ion (2013), Dialéctica y filosofía primera. Lectura de la Metafísica de Aristóteles (PUZ, 2015), eta, Jonathan Lavillarekin batera, El humor en Platón (Doble Jota, 2018), Humor y filosofía en los diálogos de Platón (Anthropos, 2021) eta El Laques de Platón. Educación, virtud y diálogo filosófico (Plaza y Valdés, 2021). Cristina Lasa eta Javier Alonsorekin hainbat testu filosofiko greko euskaratu ditu. 2017tik ROLDE. Revista de Cultura Aragonesa aldizkaria zuzentzen du.