Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gizaberea

Markos Zapiain Agirre: 'Bizitzaren zentzuaz'

Markos Zapiain Agirre Bigarren Hezkuntzako filosofia irakasleak konstatazio harrigarri honetaz dihardu: nire baimenik gabe bota ninduten mundu honetara eta zenbait urteren buruan hilko naiz. Ba ote du zentzurik nire bizitzak? Zertarako bizia, oro har?

Markos Zapiain Agirre (Irun, 1963). Filosofian doktorea da, Joxe Azurmendik zuzendu zion tesiari esker: ‘Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta’. Filosofia irakaslea da Bilboko Botikazar Institutuan. Bere interesen artean, aipa litezke denboraren joana, ametsa, pertzepzioa eta errealitatea, egia, giza animaliatasuna, errua eta zigorra, etika eta politika. Liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Errua eta maitasuna (Elkar, 2002), Zenbait terrorista (Txalaparta, 2003), Ia guztiaren funtsaz (Jakin, 2006), Txillardegi eta ziminoa (Susa, 2007), Talatik tiroka (Elkar, 2009), Etakideen ametsak (Elkar, 2011), Saizarbitoria eta iragana (Susa, 2015). Orain dela bost urtez geroztik, Filosofiaren historia gaurkotua saioa egiten ari da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.